Gurasolagun egitasmoaren arduradunek oso ekintza berezia antolatu dute urtarrilaren 7rako: Bilboko Itsasadarreko Itsas Museora bisita. Eta zergatik da ekintza berezia? Bada, umeei zuzenduta dagoelako.
“Piratak, itsasoko lapurrak” erakusketak ibilbide bat eskaintzen du pirateriaren historian zehar. Era berean, pirata motak eta haiek erabili dituzten armak, txanponak, ontziko tresneria… hurbiltzen du publikoarengana. Gainera, umeak piratak izango dira egun batez, besteak beste, haientzako ginkana bat eta esku lanak antolatu direlako.
Ekintzak 3,50 euro balio du eta telefono honetara deitu behar da izena emateko: 635 75 35 95.
Aisia