Programa hori Osakidetzak, Eusko Jaurlaritzako Kirol Zuzendaritzak eta Txorierriko Mankomunitateko Esku-hartze Komunitarioko Zerbitzuak sustatu dute. Programak gaixotasun kronikoa duten pertsonek jarduera fisikoa egitea du helburu, beren osasuna hobe dezaten.
Egitasmoan Txorierriko 12 familia-mediku arituko dira. Otsailean, mediku bakoitzak 12 lagun aukeratuko ditu bere gaixoen artean. Horretarako, baldintza bi hartuko dituzte kontuan: emakumeak 55 urtetik gorakoak izan behar dira; eta gizonak, 45 urtetik gorakoak. Horiei osasun-azterketa oso bat egingo diete eta gaixotasun kardiobaskularrei lotutako arrisku-faktore bat baino gehiago badute, hala nola hipertentsioa, kolesterola, odoleko gehiegizko glukosa edo obesitatea, Mugik-on enpresara bidaliko dituzte. Bertan adituak dira osasunean eta kirolean eta gaixo bakoitzarentzat jarduera-plan indibidualizatu bat egingo dute. Plana ariketa fisikoak eta bizimodu osasungarri baterako errutinek osatuko dute, gaixo bakoitzaren eta bere gaitasun fisikoen arabera.
Inplementazio-fase ostean, familia-medikuek beste osasun-azterketa bat egingo diete gaixoei, eta jarduera-planaren onurak aztertuko dituzte. Plana maiatzaren amaieran amaitzea espero da. Parte-hartzaileek bizimodu osasungarri baterako ohitura-plan bat osatuko dute beren medikuekin batera, ikasitakoari jarraipena emateko.
Udala