Emakumea eta berdintasuna protagonista dituzten ekitaldiz beteta dator martxoa: antzerkia, hitzaldiak, musika, erakusketak… Izan ere, Martxoaren 8a Emakumeen Nazioarteko Eguna da, eta egun horretan emakumeen borroka gogoratzen dugu eta eskubideak aldarrikatu, gizartean gizonek dituzten baldintza berberetan parte hartzeko. Hurrengo lerroetan, Txorierriko elkarteek eta erakundeek antolatu dituzten ekintzak dituzue.
Sondika
“Desioen lorategia” tailerra, Ludoteka IIn.
Martxoak 8, domeka
Pankarta-Collage eta begiztak banatzea, Gaztetxean.
Martxoak 13, barikua
Berdintasun rallya, Gaztetxean.
Martxoak 22, domeka
Berdintasunari buruzko filma, Gaztetxean.
Loiu
Martxoak 10, martitzena
18:00: “Gehitu+tu Photocall” umeentzako ekitaldia, Elotxelerriko zentro zibikoan.
Martxoak 11, eguaztena
18:00: “Gehitu+tu Photocall” umeentzako ekitaldia, Zabaloetxeko ludotekan.
Derio
Martxoak 2tik 14ra
“Berdintasuna eta maskulinitate berriak” erakusketa, Kultur Birikan. Piper txuriak taldearen eskutik.
Martxoak 5, eguena
19:00: “Emakumeak euskal dantzetan” hitzaldia, Kultur Birikan. Oier Araolazaren eskutik. Lainomendi taldeak antolatua.
Martxoak 8, domeka
11:30: Berdintasunaren aldeko ibilaldia, frontoitik. Izena ematea, kiroldegian eta Kultur Birikan.
13:15: Adierazpena irakurtzea.
Martxoak 10, martitzena
17:00: “ Desgaitasuna duten emakumeak: gu gabe ez dago aurrera egiterik” hitzaldia, Kultur Birikan. Fecor, Berdintasun Arloaren eskutik. Sutondoan elkarteak antolatua.
Martxoak 11, eguaztena
19:00: “Maskulinitate berriak” hitzaldia, Kultur Birikan. Piper txuriak taldearen eskutik.
Zamudio
“Lilazko martia, emakume idazleak” lehiaketa, liburutegian. Emakumezko idazleen liburuak edo emakumearen eta berdintasunaren gaineko materiala jasotzen dutenek zozketa batean hartuko dute parte. Berrogei euroko txekea zozketatuko da, Zamudio liburu-dendan gastatzeko.
“Neska eta mutil abenturazaleak” lehiaketa, liburutegian. Neska abenturazaleen inguruko liburuak jasotzen dutenek zozketa batean hartuko dute parte. Berrogei euroko txekea zozketatuko da, Zamudio liburu-dendan gastatzeko.
Martxoak 6, barikua
18:00: Juanita Kuxkux ipuin saioa, Ludotekan. Maite Frankoren eskutik.
19:00: Bizkaiko Emakume Cup txapelketa, frontoian.
Martxoak 7, zapatua
11:30: Batak panpinak, besteak superheroiak umeentzako ipuin saioa, liburutegian. Kontukantoi taldearen eskutik.
Martxoak 9, eguaztena
20:00: “Emakumea, bertsolaritzaren ikuspegitik” hitzaldia, Zamudiotorren. Miren Amurizaren eskutik. Lagatzu euskara elkarteak antolatua.
Martxoak 13, barikua
19:00: Antzezlana, Zamudiotorren.
Martxoak 14, zapatua
11:00: Harremanak lantzeko tailerra, Gazte Estazioan.
Lezama
Martxoak 6, barikua
19:30: De aquí y de allá antzezlana, Kultura Aretoan. Ausartak antzerki taldearen eskutik.
Larrabetzu
Martxoak 1etik 8ra
16:00-20:00: “Emarock” emakume musikarien erakusketa, Anguleri Kultur Etxean.
Martxoak 5, eguena
19:00: “Euskal andrazkoen animazio zinea” hitzaldia. Anguleri Kultur Etxean. Bego Vicarioren eskutik.
Martxoak 6, barikua
17:00: Umeentzako ekintza berezia, Ludotekan.
19:00: Bertso saioa, Hori Bai gaztetxean.
22:00: Liberen kontzertua, Hori Bai gaztetxean.
Martxoak 7, zapatua
11:00: Mendi ibilaldia eta hamaiketako-berbaldia: Emakumeen aurkako jazarpena 1936ko altxamendu faxistan.
20:00: Itxaro Borda eta Itsaso Gutierrez, Hori Bai gaztetxean.
22:00: Izaro eta On taldeen kontzertua, Hori Bai gaztetxean.
Martxoak 8, domeka
13:00: Manifestazioa, plazatik.
14:30: Belaunaldi guztietako emakumeentzako bazkaria, Gure Etxean.
18:00: Non gaude? antzezlana, Anguleri Kultur Etxean. Lakrikun taldearen eskutik.