Marrazki lehiaketaren sariak banatu ditu Sondikan Berton elkarteak

Aikor aldizkaria 2015ko mar. 2a, 13:08

Dendarien elkarteak Inauterien haritik antolatu zuen lehiaketa. Helburua umeentzat Inauteriek zelako esanahia duten ezagutzea izan da, eta umeek elkartearen berri izan dezatela. Lehiaketa hiru urtetik 12 urtera bitarteko umeei egon da zuzenduta, eta kategoria bi osatu dira: txiki eta junior. Irati Beaskoetxeak Txiki kategoria irabazi zuen eta saritzat erloju bat eman zioten. Alaia Uriarte bigarrena izan zen eta motxila bat jaso zuen; Aner Bustamante, hirugarrena eta gozokiz betetako panpina bat jaso zuen. Bestalde, Anton Lopezek Junior kategoria irabazi zuen eta hari ere erloju bat eman zioten saritzat. Raul Fernandez bigarrena izan zen eta olio eta kolorezko arkatz-maletatxo bat jaso zuen. Malen Bustamante hirugarrena izan zen eta gozokiz betetako panpina bat jaso zuen.