Gaur hasiera eman zaio Bersolari Gazteen 23. BBK Sariketari. Lehenengo kanporaketa Igorren izan da eta Arratia/Txorierri taldea han aritu da Bilboaldearen kontra. Arratia/Txorierri taldeak 393 puntu eskuratu ditu eta kanporaketa irabazi du; Bilboaldeak 364 puntu lortu ditu.
Arratia/Txorierri taldea bertsolari hauek osatu dute: Leire Amenabar Larrañaga, Lur Ziarrusta Intxaurtza, Jon Larrabide Fuldain (18 urtera arte), Malen Amenabar Larrañaga, Irati Astondoa Zuluaga eta Illart Gumuzioa Larrazabal (19 urtetik 24 urtera). Lehenengo kanporaketa irabazita, bigarren fasera pasatuko dira eta martxoaren 18an, Lea-Artibairen kontra arituko dira Markina-Xemeingo Lea-Artibai ikastetxean.
Finala martxoaren 26an, 19:00etan, izango da Bilboko Kafe Antzokian.