Zalantzak, Bilborako trenaren ibilbidearen aldaketa dela-eta

Aikor aldizkaria 2015ko mar. 16a, 14:26

Ekainetik aurrera, Lezama eta Bilboren arteko trenaren ibilbidean aldaketak egongo dira. Izan ere, Eusko Jaurlaritzak lanak egingo ditu Alde Zaharrean, trena eta metroa lotzen dituen aldageltoki bat bertan eraikitzeko. Gainera, Artxandako tunela ere berritu egingo dute. Lanek urte bi iraungo dute. Erabiltzaileak kexatu dira aldaketa oso handia izango bada ere, ez dutela informaziorik jaso. “Beste garraiobide publiko batzuetan aldaketak daudenean, bidaiariok aldez aurretik jasotzen dugu informazioa, oharrak daude autobus edo tranbietan... Oraingo honetan, aldiz, komunikabide batzuetan irakurri duguna baino ez dago, ohar ofizialik ez dago“, esan digu Unai erabiltzaileetako batek. Eusko Jaurlaritza Txorierriko alkateekin ibili da harremanetan, aldaketek erabiltzaileengan izan dezakeen kaltea ahalik eta gehien murrizteko. Lakuak proposatu du trena Lezamatik eta Sondikara arte betiko moduan ibiltzea, baina trena Sondikatik Bilbora zuzenean joan beharrean, Lutxanara abiatu trenbide zaharretik. Han aukera egongo da Bilbora metroz joateko. Hori eginez gero, Txorierriko ikuspuntutik, arazo bi sortzen dira: bata, ezin izango da Lorurira zuzenean joan; bestea, Olako bizilagunek Sondikara joan behar izango dute trena hartzera. Datozen asteotan behin betiko erabakiak hartuko dira.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).