Arratia/Txorierri taldea ez da BBK Sariketako finalean egongo

Aikor aldizkaria 2015ko mar. 18a, 09:54

Argazkia: bertsozale.eus

Atzo bigarren kanporaketa egin zen eta Arratia/Txorierri taldea Lea-Artibaiko taldearen kontra aritu zen. Lea-Artibaikoek 411 puntu lortu zituzten eta finalerako txartela eskuratu zuten. Hala ere, alde gutxi egon zen talde bien artean, Arratia/Txorierri taldeak 405 puntu lortu baitzituen. Finala martxoaren 26an jokatuko da Bilboko Kafe Antzokian eta bigarren finalistak martxoaren 24an erabakiko dira Sopelan.