Erabakitzeko eskubidearen aldeko oihalak

Aikor aldizkaria 2015ko api. 28a, 10:51

a: Idoia Andrés, Gaizka Peñafiel eta Roberto Gómez

Gure Esku Dago ekimenak “Joste Eguna” antolatu zuen apirilaren azken asteburuan. Azken hilabeteotan erabakitzeko eskubidearen alde osatutako oihalak josten ibili ziren Euskal Herriko hainbat txokotan; Txorierrin ere bai. Oihalok ekainaren 21ean Baionan, Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean ipiniko diren hautestontzi erraldoiak egiteko erabiliko dira. Goian, Larrabetzun, Lezaman eta Zamudion egindako ekitaldien argazkiak dituzue; aikor.com webgunean argazki gehiago daude ikusgai. Zuk ere zure argazkiak igo ahal dituzu webgunera, edo gizarte sareen bidez partekatu.