“Garmitxaren martxa – Larrabetzutik oinez” ekintza hirugarren aldiz egin zen apirilaren 19an. Guztira 251 lagunek eman zuten izena ibilaldian, aurreko edizioetan baino gehiago. Mendizaleek plazan hasi zuten martxa eta bost kilometro egin eta gero, plazan bertan bukatu egin zuten martxa. “Oso pozik gaude, eguraldi ederra egin zuen eta egunduko giroa sortu zen herrian”, esan digute Garmitxa elkartekoek. Martxa bukatu zenean, antolatzaileek pintxoak banatu zituzten parte-hartzaileen artean. “Betiko moduan herriak bat egin du gurekin, baita Udalak eta Larrabetzuko hainbat tabernak ere. Haiei guztiei eskerrak eman nahi dizkiegu, eskainitako laguntzagatik”.
Garmitxa elkartearen aldeko martxa Txinpasmendi guraso elkarteak eta Garmitxa elkarteak antolatu zuten, eta egun horretan batu zen dirua alergia gastrointestinal anitzak dituzten umeen gaixotasuna ikertzera bideratuko da. Garmitxa elkarteari zuzendutako dirua batzeko asmo horrekin jarraituta, apirilaren 23an, Liburuaren Egunean, Larrabetzuko Udalak eta Larrabetzun euskaraz elkarteak liburu zaharrak jarri zituzten salgai herriko plazan. “Guztira 188 euro lortu ditugu, eta laguntza txikia ematen badu ere, guretzat oso mesedegarria da”.
Festak