Euskalerriko Eskautak Bizkaia taldeak urteko jaia, San Jorge, ospatu zuen Derion, apirilaren 26an. Antolatzaileen arabera, 2.200 lagun bildu ziren Ganbeko pagodian, Aldekone auzoaren alboan dauden landetan. Han batu ziren gazteak, eskautak, begiraleak eta senideak. Guztira Bizkaiko 27 eskauten taldeek hartuko zuten parte. “Oso jai polita izan zen. Tamalez, igande arratsaldean oso eguraldi txarra egin zuen eta apur bat ospakizuna hondatu egin zen. Baina tira, helburua bete dugu, gure jaia ospatu egin dugu eta pozik gaude”, esan digu Egoitz Arruza Derioko abadeak eta Bizkaiko eskaut taldeko kideak.
Festak