Ikastolen eta euskal eskola publikoaren aldeko jaiak

Aikor aldizkaria 2015ko api. 29a, 11:32

Jaiak maiatzean eta ekainean ospatuko dira: maiatzaren 10ean, Herri Urrats, Senperen; maiatzaren 31n, Ibilaldia, Bilbon; ekainaren 7an, Euskal Eskola Publikoaren Jaia, Elgoibarren; eta ekainaren 14an, Araba Euskaraz, Gasteizen. Txorierriko Mankomunitateak haietara joateko autobusa ipiniko du eta Mankomunitatean bertan edo liburutegietan eman ahal izango da izena. Epeak hauek dira: Herri Urrats, maiatzaren 6a arte; Ibilaldia, maiatzaren 11tik 27a arte; Euskal Eskola Publikoaren Jaia, maiatzaren 20tik ekainaren 3a arte; eta Araba Euskaraz, maiatzaren 25etik ekainaren 10a arte.