Euskarazko komunikabideen eta Jaurlaritzaren arteko bilerak, sektorearen finantzazio publikoa hobetzeko

Aikor aldizkaria 2015ko mai. 12a, 09:21
Argazkia: Argia
Hekimen euskal hedabideen elkarteak eta Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak bilera sail bat hasi dute, eta lehen batzarrean, sektorearen finantzazio publikoa eraginkorrago bihurtzeko neurriak eduki dituzte hizpide. Hekimenen ustez, garrantzitsua izan da bilera-dinamika hori martxan jarri izana, “euskarazko hedabideak bultzatzeko egiten diren inbertsio publikoak hobetzeko lagungarria izango delakoan”. Hekimenek Jaurlaritzari adierazi dion bezala, azken urteetan ez da urratsik egin finantzazio sendoago eta eraginkorrago bat lortzeko, eta aitzitik, euskarazko komunikabideak sustatzeko partida murriztu egin da Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontuetan. Era berean, hedabideen kostuak eta diru-sarrerak aztertu behar direla esan da bilera horretan. “Hekimenek gogoeta zabala egin nahi du sektorearen finantzazio eta lan baldintzei buruz, eta horretarako derrigorrezkoa da parametroak ondo ezagutu, neurtu eta haien inguruan hausnarketa egitea”. Izan ere, azaldu duten moduan, euskarazko komunikabideetako langileen baldintzak sektorearen gabezia handietako bat dira. Horrela, bada, kazetarien soldatak erdaraz ari direnenak baino askoz baxuagoak dira. Gaur egun, 600 lagun inguru daude Hekimenek ordezkatzen dituen komunikabideetan lanean.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).