Boxeo-emanaldia, Zamudion

Aikor aldizkaria 2015ko mai. 21a, 12:41

Argazkia: Zamudioko Udala

Zamudiobox elkarteak boxeo-emanaldia antolatu du herriko kiroldegian, ekainaren 5erako. Lehenengo borroka 20:00etan hasiko da, eta boxeozaleek guztira bederatzi borroka izango dituzte ikusgai, gizonezkoen zein emakumezkoen kategorietan. Boxeolari txorierritar batzuk arituko dira ekitaldian. Esate baterako, Rida Ramdani zamudioztarra Unai Latorreren aurka ibiliko da. Gainera, Zamudioko Patricia Calvo Jessika Salazarren kontra arituko da, eta Braian Zapata derioztarra, Meikol Andresen aurka. Ixa Rodriguez Euskadiko txapeldunak eta Estatuko txapeldunordeak ere hartuko du parte ekitaldian, baina antolatzaileek oraindik ez dute bere arerioa zehaztu. “Ikuskizun ederra izatea espero dugu. Gure elkartetik, hiru boxeolari arituko dira eta batez ere Rida Ramdani azpimarratu nahi dugu, gure ustez, laster profesional mailan debuta egin ahal duelako”, esan digute antolatzaileek. Txartela bakoitzak 10 euro balio du aldez aurretik erosten bada, eta 12 euro, txarteldegian bertan erosten bada. Sarrerak salgai jarri dituzte Amaitz, Bide bi, Fernan eta Crazy guitar tabernetan.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).