Zamudio, biztanleko BPG altuena duen EAEko udalerria; Loiu, laugarrena

Aikor aldizkaria 2015ko eka. 10a, 14:14

Euskal Estatistika-Erakundeak, Eustatek, jakinarazi duenez, Zamudio da biztanleko Barne-produktu Gordin (BPG) altuena duen herria Euskal Autonomia Erkidegoan. Eustatek 2012ko datuak hartu ditu kontuan eta herrien zerrenda osatu du. Zamudioren atzetik, Olaberriak eta Zierbenak dute BPGrik altuena. Sektore-banaketari dagokionez, batez ere Teknologia Parkeko enpresa-jarduerarekin lotutako industriak (% 48,9) eta zerbitzuek (% 48,5) dute garrantzia Zamudion. Lehen sektoreak, aldiz, ez du pisu handirik. Era berean, zerrendaren laugarren postuan Loiu dugu. Aurreko herrietan gertatzen ez den moduan, Loiuko ekonomiaren zati garrantzitsua zerbitzuen sektorean oinarritzen da (% 76).