Txorierriko Zerbitzuen Mankomunitateak Osasunaren aldeko lasterketa/martxa antolatu zuen apirilean. Ekintzari esker batu zen dirua Bizkaiko Elikagaien Elkartearekin kolaboratzen duten Txorierriko sei elkarteei eman diete. Orotara, 2.410 euro batu ziren eta dirua erabiltzaile-kopuruaren arabera banatu da elkarteen artean. Hala, Derioko Elikagaien Elkarte Solidarioak 1.045,29 euro jaso du; Lezamako Hirugarren Adinekoen Elkarteak, 155,62 euro; Sondikako Gorantzaileak taldeak, 437,79 euro; Loiuko Danontzat elkarteak, 289,51 euro; Zamudioko Lagunandre elkarteak, 289,51 euro; eta Larrabetzuko Gure Etxea elkarteak, 192,61 euro.