Txorierriko trenaren ordutegia aldatu da, metroaren udako zerbitzura egokitzeko

Aikor aldizkaria 2015ko uzt. 1a, 12:33

Ordutegi berria gaurtik irailaren 6ra arte egongo da indarrean. Hala, trenak bost minutu beranduago aterako dira astelehenetik ostiralera, Lutxana – Lezama tartean eta Sondika – Loruri lantzaderan. Zapatuetan, domeketan eta jaiegunetan trenak minutu bat lehenago aterako dira Lutxanatik. Aldaketak Zamudioko geltokiaren eta Teknologia Parkearen arteko lantzaderaren ordutegia aldatzea ere ekarriko du. Informazio gehiago eta udako ordutegia: http://www.euskotren.eus/eu/node/3438