Athleticek 0-14 irabazi dio Txorierriko selekzioari

Aikor aldizkaria 2015ko uzt. 9a, 12:03
Athleticek martxan jarri du denboraldi-aurrea eta atzo lehenengo partida jokatu zuen, Sondikako Basozabal futbol zelaian. Horrelako partidetan markagailuak ez dauka garrantzirik, baina egia esan, Athletic argi eta garbi nagusitu zen, 0-14, Txorierriko selekzioaren aurka. Partidan oso giro polita egon zen, harmailak jendez beteta zeudelako. Txartelen salmentatik atera den diru-kopuruaren erdia egitasmo bitara zuzenduko da: alde batetik, Elikagaien Bankuekin lan egiten duten Sondika eta Loiuko elkarteetara; eta bestetik, Friedreich-en ataxia gaixotasuna ikertzera. Talde zuri-gorriaren hasierako hamaikakoan hiru nobedade nagusi egon ziren: Saboritek erdiko atzelari jokatu zuen; Unai Lopezek, zelai erdian; eta Erasok, erdi puntan. Eta azken hori, hain zuzen ere, izan zen partidaren protagonistetako bat, hiru gol sartu baitzituen. Solak eta Aketxek ere aprobetxatu zuten aukera eta hiruna gol sartu zuten. Beste goleagileak hauek izan ziren: Viguera (2), Gurpegi (1), Ibai (1) eta Susaeta (1). TXORIERRIKO SELEKZIOA: Beitia, Lekerika, Santiago, Allende, Bizkarguenaga, García, Larrinaga, Domínguez, Erezkano, Irazabal eta Acillona. Horiek ere jokatu zuten: Fuentes, Ugarte, Barandiaran, Iturregi, Mondragón, González, Atxa, Bilbao, Tome, De Lecea, Vallejo, Aramburu, Atxutegi, Santamaría, Astorkiza, Ortega, A. García, Atxirika, Díaz, I. García, Karkamo eta Ibarra. ATHLETIC: Iraizoz, De Marcos, Gurpegi, Saborit, Balenziaga, Iturraspe, Unai López, Williams, Ibai, Eraso eta Aduriz. Horiek ere jokatu zuten: Herrerín, Bóveda, Elustondo, Etxeita, Aurtenetxe, Morán, Beñat, Susaeta, Viguera, Aketxe eta Kike Sola.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).