Sin control, Txorierri Games jokoen irabazleak

Aikor aldizkaria 2015ko uzt. 27a, 10:46

Ekainean, “Txorierri Games” jokoak egin dira Mankomunitateko udalerri batzuetan. Lokalean taldeak, Txorierriko Zerbitzuen Mankomunitatearekin batera, lau proba antolatu ditu eta bertan 25 gaztek hartu dute parte. Probak lau arlori egon dira lotuta: kirola, adimena, trebetasuna eta gastronomia. Sin control taldeak, Derioko 16 urteko neskek osatzen dutenak, lehenengo saria irabazi du; eta bigarrena, Bonsai tuerto Loiuko taldeak. Saritzat 70 euro eta 30 euro jaso dute hurrenez hurren. Sariak Txorierri Valley Merkataritza elkarteak eman ditu, zeinetan hurrengo dendarien elkarteak baitaude: Sondikan Berton, Bizi Zamudio, Lezama Saretzen eta Deriocom.