Berdintasun erreala, jomuga

Aikor aldizkaria 2016ko mar. 9a, 10:42

a: Idoia Andrés eta Moreak taldea

Atzo, martxoaren 8an, Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatu zen eta morea beste behin ere nagusi izan zen gure kaleetan, gizonen eta emakumeen arteko berdintasun erreala eskatzeko, emakumeek gizartean duten papera errebindikatzeko, emakumeek jasaten duten indarkeria salatzeko, eta oraindik borroka handia dagoela gogora ekartzeko. Txorierrin ere ekitaldiak antolatu ziren goizean zein arratsaldean. Zamudion, esate baterako, elkarretaratze egin zen goizean zein arratsaldean, eta Derion ere adierazpen instituzionala irakurri eta elkarretaratzea egin zen goizean. Lezaman, arratsaldean, elkarretaratzera deitu zuten Moreak eta Laiak taldeetako kideek, eta modu sinbolikoan, herriko emakume baten izena ipini zuten Udaletxeko plazan, emakumea eremu publikoan ikusgai egiteko. Larrabetzuarrak ere batu ziren plazan, errebindikazio egun honetan. Gainera, aurreko domekan Women in black ekitaldia egin zuten, emakumeek jasotzen duten biolentzia eta hilketak salatzeko. Datozen egunetan ere ekintzak egongo dira Martxoaren 8aren haritik. Sondika Martxoak 12, zapatua 20:00: Bazen berriro ere antzezlana, SKEn. Ausartak Lezamako antzerki taldearen eskutik. Zamudio Martxoak 11, barikua 19:30: Berdintasuna ez da ipuin bat antzezlana, Zamudiotorren. Lezama Martxoak 11, barikua 18:30: Kafe-tertulia, Uribarri Topalekuan. Moreak eta Laiak taldeek eta Udalak antolatua.