Bertako jaiak asteburu honetan, irailaren 4tik 6ra, izango dira eta Gautxoriak jai batzordeak egitarau zabala prestatu du. Gastronomia eta kirol txapelketak egongo dira, berbena eta dantzak. Gainera, mozorro festa antolatu dute zapaturako eta gaitzat zinea aukeratu dute. Larrondo zine munduan murgilduko da, beraz. Bestalde, jai gunean WIFIa egongo da doan, eta puzgarriak ipiniko dira domeka goizean.
Irailak 4, barikua
18:00: Txupinazoa eta ikurrina jasotzea.
18:00: “Joseba Bilbao” IV. Futbol Hiruko Torneoa: CD Loiu – CD Sondika – Gatika KT.
19:30: Pelikula haurrentzat.
21:30: Tortillak aurkeztea.
23:00: Berbena, Akerbeltz taldearen eskutik.
Irailak 5, zapatua
14:30: Herri bazkaria. Ostean, mus, tute eta briska txapelketak.
17:00: Herri kirolak gazteentzat.
17:00: Pilota txapelketak.
22:00: Mozorro festa haurrentzat: Larrondo zineman murgilduta.
22:30: Mozorro festa nagusientzat: Larrondo zineman murgilduta.
00:00: Berbena, Gora Herria taldearen eskutik.
Irailak 6, domeka
11:30: Meza eta ohorezko aurreskua, auzoko hildakoen omenez.
12:30: Dantzen alardea, Gorantzaileak dantza taldearen eskutik.
13:00: Omenaldia eta kopaua, nagusientzat.
14:00: XXVI. Piper Txapelketa eta VII. Paella Txapelketa. Piperrak eta paellak aurkeztea.
17:00: Apar jaia.
17:30: Diskofesta, DJ Mariorekin.
21:00: Jaiei amaiera ematea.