Lanbidek bulego mugikorra ipini du Txorierrin

Aikor aldizkaria 2015ko ira. 4a, 11:33
Azaldu duten moduan, bulego mugikorrak txorierritarroi Lanbideren zerbitzuak, ekintzak eta enplegu politikak hurbiltzea du helburu. Zerbitzu publikoa da, elebiduna, doakoa eta pertsonalizatua, eta haren bidez, herritarrak lan merkatura sartzea erraztu nahi da. Horrela, bada, zerbitzu mota bi eskaintzen dira bertan: alde batetik, enplegu zentroa (prestakuntza, enplegu eta autoenplegurako informazioa, CVa egitea, enplegu webguneak ikustea, enplegua bilatzeko baliabideak…); eta orientazioa (curriculuma eta aurkezpen gutuna, hautaketa frogak, lan elkarrizketa, IKT eta enplegua bilatzea, trebetasun sozialak…). Zerbitzua abenduaren 31ra arte eskainiko da, eta haren arrakasta aztertu ostean, datorren urtean ere martxan ipiniko den erabakiko da. Bulego mugikorra hamabostero ipiniko da herri bakoitzean, eta irailari dagokionez, hitzordu hauek zehaztu dira: Loiu Irailaren 4an, barikuan, 15:00 – 17:00, Udaletxeko plazan. Irailaren 18an, barikuan, 15:00 – 17:00, Udaletxeko plazan. Urriaren 2an, barikuan, 15:00 – 17:00, Udaletxeko plazan. Sondika Irailaren 4an, barikuan, 09:00 – 13:00, Goiri Erdikoa kalean. Irailaren 18an, barikuan, 09:00 – 13:00, Goiri Erdikoa kalean. Urriaren 2an, barikuan, 09:00 – 13:00, Goiri Erdikoa kalean. Derio Irailaren 11n, barikuan, 09:00 – 13:00, Sollube kalean. Irailaren 25ean, barikuan, 09:00 – 13:00, Sollube kalean. Zamudio Irailaren 16an, eguaztenean, 09:00 – 13:00, Udaletxeko plazan. Irailaren 30ean, eguaztenean, 09:00 – 13:00, Udaletxeko plazan. Lezama Irailaren 16an, eguaztenean, 15:00 – 17:00, Udaletxeko plazan. Irailaren 30ean, eguaztenean, 15:00 – 17:00, Udaletxeko plazan. Larrabetzu Irailaren 11n, barikuan, 15:00 – 17:00, Udaletxeko plazan. Irailaren 25en, barikuan, 15:00 – 17:00, Udaletxeko plazan. Txorierrin ez ezik, zerbitzua Bizkaiko beste eskualde batzuetan ere ipini da martxan, Enkarterrietan eta Arratia-Zornotzan, esate baterako.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).