Jaialdi solidarioa, Loiun

Aikor aldizkaria 2015ko ira. 4a, 12:06
Danontzat Loiuko elkarteak jai solidarioa egingo du lehendabiziko aldiz irailaren 19an, Larrondo-Elotxelerrin, Larrondoko jai-batzordeko kideen laguntzarekin. Bertan lortzen den dirua Friedreich-en ataxia gaixotasuna ikertzera bideratuko da. Danontzat elkarteak herriko elikagaien bankua ere zuzentzen du. “Txorierritarrok lagundu behar diogu elkarri, eta horretarako antolatu dugu egitasmoa: urtero proiektu solidario bati emango diogu jaialdian batzen dugun dirua. Sondikan badago lagun bat Friedreich-en ataxia gaixotasuna duena eta, aurten, berari laguntzeko batuko dugu dirua”. Jaialdiaren haritik, hainbat ekintza egingo dute egun osoan zehar. Goizean azoka txikia eta tailerrak egongo dira eta gainera, Loiu eta Sondikako kuadrillek futbol partida bat jokatuko dute. Ondoren, 12:00etatik aurrera, Goi-Alde dantza taldea eta Toby Pompas arituko dira. Bazkaltzeko, paella eskainiko da eta gerorako tailerrak, musika eta puzgarriak antolatu dira. Arratsaldeko 19:30ean sardina jana egingo da eta 20:30ean Txorierriko talde batzuek, La Mordida, Solte, Zizka Mizka eta Inmolados kontzertu bat eskainiko dute.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).