2015/2016 udal ikastaro eta tailerretan izena emateko epea zabaldu da

Aikor aldizkaria 2015ko ira. 7a, 14:02
Sondikako Udalak tailerretan eta ikastaroetan izena emateko epea zabaldu du. Ekintzak urrian hasiko dira, baina haietan parte hartu nahi duenak liburutegira joan beharko du, eta han datu pertsonalak eta banku kontuaren zenbakia eman beharko ditu. Izena emateko epea irailaren 11ra arte, hau da, ostiralera arte, luzatuko da, eta ondoren, irailaren 16an, zozketa bat egingo da, liburutegian, 17:00etan. Zozketan Sondikan erroldatuta daudenek izango dute lehentasuna; aurreko urteetako ikasleek, ez, ordea. Prezioei dagokienez, familia ugariek %50eko deskontua izango dute. Sondikako Udalak jakinarazi du adinak errespetatuko direla taldeetan, eta nagusitzat 14 urtetik gorakoak hartzen dituela. Gainera, bidezko arrazoirik gabe tailerrera agertzen ez direnek lekua galdu ahal dute, hiruhilabetekoari dagozkion orduen %25 gainditzen badute. Ikastaro eta lantegien talde bakoitzaren egutegia liburutegian eta www.sondika.net web orrialdean jarriko da. Beste herrietan Txorierriko beste herrietan ere zabaldu dute udal ikastaroetan parte hartzeko epea. Zamudion, esate baterako, irailaren 25era arte zabaldu dute epea eta datuak udaletxean eman behar dira; Derion, 11ra arte, Kultur Birikan; Lezaman, irailaren 14tik 25era bitartean, liburutegian; Loiun, 14tik 18ra bitartean, udaletxean; eta Larrabetzun 25era arte, Anguleri Kultur Etxean eta frontoian.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).