Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Txangoa urriaren 24an, zapatuan, egingo dute eta Bermeotik aterako dira. Ekintzan 13 urte gorako lagunek har dezakete parte eta 25 pertsonarentzako tokia dago. Elkartearen bazkideek 28 euro ordaindu beharko dute; gainontzekoek, 48 euro. Aipatu duten bezala, zetazeoak sasoi horretan migratzen dira, antza, eta aukera ona izan daiteke animaliok ikusteko. Izena ematea lehenbailehen egin behar da, elkartearen batzordeko kideren bati esanda.