Mugikortasun iraunkorrari lotutako ekintzak

Aikor aldizkaria 2015eko irailaren 16a

Europako Mugikortasun Iraunkorraren Astearen haritik, ekintzak egingo dituzte Zamudion, irailetik 17tik 22ra bitartean. Bihar, hilaren 17an, bide segurtasun aholkuak emango dira Lehendakari Agirre plazan, 17:00etatik 19:00etara, eta barikuan umeentzako kale antzerkia egongo da Sabino Arana plazan, 18:00etan. Bestalde, Zamudioko zikloturista zapatuan izango da eta parte hartzaileak 11:00etan aterako dira Bidekoetxe partetik. Egun osoan zehar zenbait ekitaldi egongo dira; bazkaria eta erromeria, tartean. Azkenik, irailaren 22an, martitzenean, trafikorako itxiko dira Mendiko, Oiz eta Arbolantxa kaleak, 9:00etatik 18:00etara. Sondikak ere bat egingo du Mugikortasun Iraunkorraren Astearekin. Hala, herri martxa antolatu dute domekarako. Irteera eta helmuga Artebe kiroldegia izango da eta martxak ordu bi iraungo du.