Magiaz eta gozokiz beteko da Derio asteburu honeta

Aikor aldizkaria 2015eko urriaren 23a

Izan ere, bertan “D Magia Gozoa Jaialdia” egingo da zapatuan eta domekan. Hori herriko kaleak magia ikuskizunez eta gozogintza mota ezberdinetako postuez beteko duen jaialdia da eta helburu bi ditu: alde batetik, herritarrak eta bisitariak magiaz gozatzera animatzea; eta bestetik, herriko ostalaritza dinamizatzea. Horrela, bada, pintxo-pote bat ere antolatuko da zapatuan eta bertan 20 tabernak baino gehiagok hartuko dute parte. Era berean, magia saioak egongo dira, gozogintza azoka, elektrotxaranga eta magoen kalejira tabernaz taberna.