Perretxikoen inguruko ekintzak

Aikor aldizkaria 2015ko urr. 27a, 10:05
Argazkia: Jose Angel Mentxaka
Lagatzu Zamudioko euskara elkarteak, Zizegorri elkartearekin eta Berbalagunekin batera, perretxikoen inguruko zenbait ekintza antolatu ditu datozen egunetarako. Hala, urriaren 31n, zapatua, goizeko 8etan, Eleizalde aparkalekuan elkartu eta handik Sarriara joango dira perretxiko bila. Batutako aleak hurrengo egunean prestatuko dituzte Geldoko txokoan, eta azaroaren 6an, 17:30ean, umeei zuzendutako tailerra egingo dute Ludotekan. Perretxiko Argazki Lehiaketa ere antolatu dute azarorako. Argazkiak azaroaren 20ra arte bidali daitezke lagatzu@lagatzu.org helbide elektronikora, edo txorierri.berbalaguna@gmail.com helbidera. Izen-abizenak, telefono zenbakia eta argazki-oina idatzi beharko dira. Argazkiak azaroaren 27ra aurrera ipiniko dira ikusgai Fernan eta Ama3 tabernetan. Bestalde, Untza Derioko mendi taldea ere perretxiko bila joango da azaroan 7an, zapatua. Hitzordua goizeko 8etan ipini dute Udaletxearen aurrean, eta hurrengo egunean, 10:00etatik 14:00etara, aleak Sollube kalean ipiniko dituzte ikusgai. Perretxiko-dastatzea ere egingo dute. Informazio gehiago: untzamendi.biz. Era berean, Lezama Gailur mendi taldeak Perretxiko Eguna antolatu du azaroaren 7rako. Goizeko 8,30ean gelditu dira Herriko Plazan, eta eguraldiaren arabera zehaztuko dute nora joango diren. Era berean, leku bakoitzean dagoen perretxiko kopurua hartuko dute kontuan.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).