Magiak hartu du Derio

Aikor aldizkaria 2015ko urr. 27a, 10:25

Argazkiak: Derioko Udala

Izan ere, “D Magia Gozoa Jaialdia” egin da bertan lehenengo aldiz, joan den asteburuan. Jaialdiak magia ikuskizunez eta gozogintza mota ezberdinetako postuez bete ditu herriko kaleak da eta helburu bi eduki ditu: alde batetik, herritarrak eta bisitariak magiaz gozatzera animatzea; eta bestetik, herriko ostalaritza dinamizatzea. Hala, magoen saioez gainera, pintxo potea ere egin zen eta magoak kalejiran atera ziren herriko tabernetatik.