Lezama eta Lutxanaren arteko tren zerbitzua areagotuko da astelehenetik aurrera

Aikor aldizkaria 2015ko urr. 29a, 12:32
Artxandako tunelaren lanak direla-eta, Euskotrenek Txorierriko zerbitzua aldatuko du azaroaren 2tik aurrera. Hala, Lezama eta Lutxanaren arteko tren zerbitzua areagotuko da lanegunetan, goizeko 6etatik 10etara eta eguerdiko ordu bietatik iluntzeko 8etara. Denbora-tarte horietan, trenak 20 minuturo ibiliko dira. Ondorioz, Zamudio eta Teknologia Parkearen arteko autobus-lantzaderaren ordutegia ere aldatuko da. Astelehenetik barikura, eta goizeko 7:18tik 9:18ra arte, autobusa 20 minuturo aterako da Zamudiotik; eta astelehenetik eguenera, eta 16:05etik 19:45era arte, 20 minuturo irtengo da Parketik. Barikuetan, ordu hauetan aterako da Parketik: 13:15, 13:45, 14:05, 14:25 eta 14:45. Bestalde, lanen eraginez, Ola eta Loruriren arteko tren zerbitzua bertan behera geldituko da eta horren ordez autobus zerbitzu bat ipiniko da. Autobusak orduro aterako dira noranzko bietarantz. Lanegunetan, goizeko lehenengo autobusa 5:37an aterako da Loruritik; eta 6:21ean, Sondikatik. Azken autobusa 22:37an irtengo da Loruritik; eta 23:20an, Sondikatik. Zapatuetan, domeketan eta jaiegunetan, autobusak 7:37tik 22:37ra aterako dira Loruritik orduro; eta 8:01etik 23:21era Sondikatik. Geralekuak hauek izango dira: Uribarri kalea, 33 (Loruri), Bizkaibuseko geralekua (Ola) eta tren geltokiaren aurrean (Sondika). Lorurira joan nahi duten erabiltzaileek Sondikan trenetik jaitsi eta autobusa hartu beharko dute. Itzultzeko, berriz, autobusez egin ahalko dute bidaia osoa. Autobusak tren geltokitik hurbil dauden geralekuetan egingo ditu geldialdiak. Azkenik, trenek Olan ere egingo dute geldialdia zapatu gauean.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).