Zortzi autobus erre zituzten Derion domeka goizaldean

Aikor aldizkaria 2015ko aza. 2a, 11:16

Autobusak Bizkaibusek Ugaldeguren industrigunean duen garajean zauden. Zazpi autobus kiskali dira eta besteak oso kalte handiak eduki ditu. Foru Aldunditik jakinarazi dutenaren arabera, lekuan lehergaia zuen txanbil bat, hori leherrarazteko gailu bat eta ETAren presoen gaineko paskinak topatu ditu Ertzaintzak. Erasoak ekarri duen galera ekonomikoari dagokionez, autobus bakoitzak gutxienez 250.000 euro balio duela azaldu dute, eta galera bi milioi euro baino handiagoa dela.