Nekazaritza eta Artisautza Azoka, Sondikan

Aikor aldizkaria 2015ko aza. 3a, 14:19

Azaroaren 15ean, domeka, egingo da 10:00etatik 14:30era, eta baserriko produkturik onenak eramango dira bertara: ortuariak, ogia, kontserbak, ogia… Artisauek ere ipiniko dituzte beren lanak ikusgai. Horrezaz gainera, Bizkaiko txakolina, Idiazabal gazta eta euskal pastela dastatzeko aukera egongo da. Bestalde, umeentzako tailerrak antolatuko dira eta txistulariek girotutako kalejira egingo da. Era berean, elikagaiak batuko dira Bizkaiko Elikagaien Bankuari emateko.