November festa ospatuko dute Zamudioko Azokan

Aikor aldizkaria 2015ko aza. 4a, 11:43

Argazkia: bilbaobeer.com

Asteburuan Nekazaritza eta Abeltzaintzako Azoka egingo da Zamudion. Aurreko edizioetan bezala, baserriko produkturik onenak ikusgai eta erosgai ipiniko dira bertan: ortuariak, ogia, kontserbak… Horrezaz gainera, Txokolate, Gozo eta Artisautza Azoka ere izango da, eta Border Collie artzain txakurren erakustaldia egingo da. Idi probak ere egongo dira barikuan, zapatuan eta astelehenean. Bestalde, November festa ospatuko dute Azokaren egitarauaren barruan. Bertan Zamudion egindako artisau-garagardoa eskainiko da UrbanBeer garagardo-lantegiren eskutik. Euskal hanburgesa eta euskal oilaskoa dastatzeko aukera ere egongo da. Edaria eta janaria merkeagoak izango dira, txartelak Udaletxean erosten badira. Hala, garagardo batek 1,5 euro balioko du azokan, eta euro bat txartela Udaletxean erosiz gero; hanburgesak hiru euro azokan, eta 2, 5 euro Udaletxean. Txartelak barikura arte har daitezke Udaletxean. Azaroak 6, barikua 20:30ean, pisu libreko idi probak. Sarrera doan eta aterpean. Azaroak 7, zapatua 10:00etan, Zamudioko III. Txokolate, Gozo eta Artisautza Azoka, Kotxozulo parkean. XXIII. Euskadiko Limusin arrazako abelgorrien txapelketa 11:30ean, euskal garagardo dastatzea, UrbanBeer-en eskutik. 12:00etan, Border Collie artzain txakurren lan erakustaldia, Kotxozulo parkeko belardietan. 12:30ean, euskal garagardo dastatzea UrbanBeer-en eskutik. 13:00ean, euskal hanburgesa eta euskal oilasko jana. 13:30ean, Border Collie artzain txakurren lan erakustaldia. 20:30ean, pisu libreko idi probak. Sarrera doan eta aterpean. Azaroak 8, domeka 10:00etan, Zamudioko XXX. Azoka eta XXIII. Euskadiko Limusin arrazako abelgorrien txapelketa. Azaroak 9, astelehena 20:30ean, pisu libreko idi probak. Sarrera doan eta aterpean.