Bertso bazkari musikatua, Sondikan

Aikor aldizkaria 2015ko aza. 24a, 13:39

Altzora hango euskara elkarteak antolatu du abenduaren 12rako. Bazkaria Gaztañaga jatetxean izango da eguerdiko ordu bietan eta bertan Fredi Paiak eta Arkaitz Estiballesek hartuko dute parte. Bertsolariek bertsoak bota beharko dituzte, ekitaldian ere arituko diren musikariek ipinitako erritmoari jarraituta. Bazkariak 25 euro balio du eta, plaza mugatuak daudenez, izena eman behar da aldez aurretik. Telefono zenbaki honetara deitu daiteke: 635 75 35 95.