Argazkiak: Aner Mentxaka, Idoia Andrés eta Eneritz Larrañaga
Ekitaldi sorta zabala eduki dugu gure herrietan Euskararen Egunaren haritik: antzerkia, kantaldiak, umeentzako jolasak, bertsolariak, magia… Hitzordu nagusia Zamudion izan dugu, baina gainontzeko herrietan ere ekintzak antolatu dira euskara elkarteen eskutik. Euskararen Eguna abenduaren 3an ospatzen dugu, baina gure hezkuntza ez da egun bateko kontua, eta horregatik urterik urte eskatzen da konpromisoak hartzeko, urteko gainontzeko egunetan ere euskara erabiltzeko eta euskaraz bizitzeko. Derion, esate baterako, herriko 21 eragilek hartu zituzten euskararen inguruko konpromisoak eta zuhaitz batetik eskegi zituzten. Horren ostean, kandelaz osatutako “Euskarak 365 egun Derion” esaldia piztu zuten.