Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Tren lotura gaur ipini du abian Euskotrenek, eta Loruritik eskaintzen den autobus zerbitzua indartuko du. Hala ere, tren lotura bakarrik lanegunetan ibiliko da. Era berean, zerbitzua egokitzeko, autobus-lantzaderaren ordutegia aldatu egin da lanegunetan zein asteburuetan. Bestalde, autobus zerbitzua zein tren-lotura erabiltzen dutenek Sondikan hartu beharko dute trena, Lutxanara edo Lezamara joateko. Informazio gehiagorako: 902 543 210; euskotren.eus; @euskotrenEJGV eta geltokietan.