Ekitaldia arratsaldeko 5:30ean izango da Politeknika Txorierri Ikastegian, Derion. Saria talde hauetako ordezkariek jasoko dituzte: Sondika K.E., Derioko Arteaga F.T., Lezamako Biziak K.T., Zamudio K.E. eta Larrabetzuko Urritarra K.T. Ekitaldia Iker Iglesias kazetariak zuzenduko du eta bertan, besteak beste, Igotz Lopez Txorierriko Mankomunitateko presidenteak eta Zamudioko alkateak , Iraia Iturregi Athleticen emakumezkoen taldearen jokalariak eta Xabier Goienetxe TOTOANeko presidenteak hartuko dute parte.