Totoanek Bikain ziurtagiria lortu du

Aikor aldizkaria 2015ko abe. 22a, 13:16

Totoan Txorierriko Euskara Elkarteen Federazioak sortu zenetik hartu du euskara eta bikaintasunarekin konpromisoa. Aurten berretsi egin du konpromiso hori eta Bikain Euskararen Kalitate Urrezko Ziurtagiria lortu du. Hori ziurtagiri ofizial, publiko eta doakoa da. Eusko Jaurlaritzak urtero ematen die hala eskatzen duten enpresei eta erakundeei, bertan euskararen presentzia, erabilera eta kudeaketa egiaztatu ondoren. Ziurtagiria lortzeko, kanpoko aztertzaile batzuk etorri ziren Totoanera eta arlo batzuk aztertu zituzten: erakundearen komunikazioa eta irudi korporatiboa, kanpo zein barne harremanak, hizkuntza kudeaketa... Atzo sariak banatzeko ekitaldi ofiziala egin zen Gasteizen. Sarituez gain, erakunde publikoetako ordezkariak egon ziren han, besteak beste, Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzaren lehendakaria eta Cristina Uriarte Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua.