Motxila solidarioak, Derion

Aikor aldizkaria 2015ko abe. 23a, 17:18

Derioko Udalak kanpaina solidario bat jarri du martxan Gabonei begira. Horren hartitik, herriko hainbat dendatan motxilak jarriko dira salgai, 5 euroren truke. Kanpainan batzen den dirua Gure Señeak eta DEES (herriko elikagaien bankua) elkarteei bideratuko zaie. Danerik Paraje! Merkatarien elkarteak eta Derio Kirol klubak bat egin dute kanpainarekin, baita Virginia Berasategi triatletak ere. Guztira, 500 motxila jarri dira salgai eta horiek erosteko epea urtarrilaren 9ra arte luzatuko da. Kolore biko motxilak atera dira: berdea eta horia. “Familia batzuek laguntza behar dute eta badirudi Gabonetan arazo horiek nabariagoak direla. Herri aktiboa eta solidarioa izan nahi dugu eta horregatik jarri dugu martxan kanpaina”, esan du Esther Apraiz Derioko alkateak.