Tailerra DAT taldeak eta Udalak antolatu dute eta izena ematea gaurtik urtarrilaren 18ra arte egin ahalko da Kultur Birikan. Argazkilaritzaren hastapenari buruzko tailerra izango da eta, besteak beste, hauek aztertuko dira bertan: buxadura abiadura, diafragma, mugimenduaren, eremu-sakonera, konposizioa, Kolore zuzenak zuri-balantzearekin lortzea… Tailerrak 10 euro balio du eta urtarrilaren 25etik martxoaren 7ra arte, astelehenetan, emango da, 19:00etatik 20:30era.
Aisia