Proba Zamudio Racing elkarteak antolatu du urtarrilaren 16rako eta 17rako. Hurrengo egitaraua egongo da:
Urtarrilak 16, zapatua
8:00-9:00: Egiaztatzeak eta harrera egiteko plana
9:00-13:30: Quad-trial libre (laguntzailearekin).
14:00-16:00: Herri bazkaria
16:00-18:00: Quad-trial libre (laguntzailearekin)
Txosna egongo da
Quad eta buggy-z ibiltzeko aukera izango da
Urtarrilak 17, domeka
8:30: Ibilbidea, ingurutik
15:00: Herri bazkaria
18:00: Ekintza amaitzea
Izena ematea egiteko orria helbide elektroniko honetan eskatu behar da: quadtrialzamudioracingelkartea@hotmail.com. Hiru izen emate mota daude:
Ekitaldi osorako: (Kamiseta, hamaiketakoa, quadtrial, zapatuko bazkaria, eta domekako ibilbidea eta bazkaria, barne) 60 euro.
Zapatuko ekitaldirako: (Kamiseta, bokata eta freskagarria, quad trial eta bazkaria, barne) 35 euro.
Domekako ekitaldirako: (Kamiseta, hamaiketakoa, domekako ibilbidea eta bazkaria) 35 euro.
Bestalde, parte-hartzaileren batek, zapatuko bazkarira edo domekako ibilbidera, lagun bat ekarri nahi badu, 25 euro ordaindu beharko du egun bakoitzeko.