Entrenatzaile euskaldunen ekitaldiaren bideoa, Fac

Aikor aldizkaria 2016ko urt. 26a, 09:42

Argazkiak: Koikili aterpetxea

Bideoa Koikili aterpetxearen zein Aikor! aldizkariaren Facebook-ean ipini da ikusgai. Ekitaldia abenduan egin zen Politeknika Ikastegia Txorierrin, iaz euskalduntze prozesuan parte hartu zuten entrenatzaileen lana jendaurrean eskertzeko. Zehatz-mehatz, talde hauetako entrenatzaileek jaso zuten esker ona: Sondika KE, Derioko Arteaga FT, Lezamako Biziak KT, Zamudio KE eta Larrabetzuko Urritarra KT. Ekitaldian Iraia Iturregi eta Ainhoa Tirapu Athleticeko jokalariak izan ziren, eta eskolan aritu diren talde gazteek partidatxoak jokatu zituzten. TOTOAN Txorierriko Euskara Elkarteen Federazioak, Itzarri aholkularitza enpresak eta Txorierriko Zerbitzuen Mankomunitateak “Futbola oinarritik euskaraz” egitasmoa ipini zuten martxan 2010. urtean. Egitasmoak futbol entrenatzaile euskaldunak trebatzea du helburu, eta euskara entrenamenduen eta partiden hizkuntza bihurtzea. Txorierriko entrenatzaileek eta klubek hasieratik egin dute bat eskolarekin, eta asko trebatu dira bertan.