Herri dinamikako kideek azaldu duten bezala, kanpaina sustatu dute “ireki berri dugun erabakiaren aroa bururaino eramateko”. Euren ustez, herritarren protagonismoa eta parte-hartzea erabakira iristeko bermerik onena dira, eta protagonismo eta parte-hartze horren topagunea Gure Esku Dago da. “Orain artean mila modutan dinamikan parte hartu duten herritar guztiei bazkidetzeko gonbidapena egiten diegu, orain artean bezala, elkarrekin osatzen dugulako Gure Esku Dago”. Aipatu dutenez, “erabakitzeko eskubidea garrantzitsuegia da soilik alderdi politikoen esku uzteko, eta herritarrok ezinbesteko protagonismoa dugu aldarri horretan. Herritarron erabakia baitago jokoan, herritarron bultzadarik gabe, nekez gauzatuko dugu erabakitzeko eskubiderik”.
Bazkide egiteko, aukera bi daude: alde batetik, Txorierriko herri batzordeekin harremanetan ipini eta bazkide-fitxa bete; eta bestetik, bazkidetza webgune honetan egin: sarea.gureeskudago.eus/eu/bazkideak.
Politika