Proba Zamudio Racing elkarteak antolatu zuen lehenengo aldiz, urtarrilaren 16an eta 17an. Zapatuko ekitaldian 15 parte-hartzaile egon ziren eta hainbat oztopori egin behar izan zieten aurre, beren trebetasuna erakusteko. Umeek be quad-ez ibiltzeko aukera eduki zuten. Bestalde, domekan, ibilbidea egin zen Bizkargi eta inguruko mendietatik eta horretan 60 lagun inguru aritu ziren. Parte-hartzaile gehienak Bizkaikoak izan ziren, baina Araba eta Errioxatik ere etorri ziren lagun batzuk.
Elkartetik azaldu duten moduan, urtarrilekoa entsegu
bat izan zen, ekintza ea nola aterako zen, eta beraz, ez da egon ez irabazlerik, ez galtzailerik. Eta emaitzarekin oso pozik daudenez, datorren urtean ere antolatzeko asmoa dute. Era berean, herritarren konpromisoa azpimarratu dute. “Bat egin dute elkartearekin eta parte-hartze handia daukate antolatzen diren ekintzetan. Beren ekarpenak ere egiten dituzte gauza berriak egiteko eta hori eskertzekoa da. Babesleek emandako laguntza ere ezinbestekoa da”.