Argazkiak: Alberto, Inaki Aranguiz, Jose Rasero, Oihane Goienetxe, Tania Viadas Acebes eta Txutxi (DAT taldea)
Donostia Europako Kultur Hiriburua da aurten eta horren haritik antolatu diren ekitaldien artean, argazki erakusketa bat dago. Erakusketa Gipuzkoako Argazkilari Elkarteak antolatu du, eta Euskal Herriko eta Errioxako argazki taldeak gonbidatu dituzte bertan parte hartzera. Talde horien artean, Derioko Argazki Taldea (DAT) dago eta hango taldekideek argazki-sorta bat aukeratu dute hara bidaltzeko. Argazkiak 1 m x 1 m-koak izango dira, eta orrialde hauetan Donostian ikusgai egongo diren argazkietariko batzuk daude. Derio eta, ondorioz, Txorierri ere Europako Kultur Hiriburuaren parte izango dira.