Lauroetan antolatu dute otsailaren 26rako. Aurreko urteetan bezala, gaueko 9etan izango da Aurregoiti jatetxean, eta bat-batean Igor Elortza eta Arkaitz Estiballes bertsolariak arituko dira. Afariak 26 euro balioko du eta txartelak lortzeko, telefono hauetako batera deitu ahal da: 649 49 71 47 (Iñaki); 94 453 37 86 (Juantxu); eta 94 453 24 40 (jatetxea).