Irteera egokitua egingo dute Derion, Gaixotasun Arraroen Nazioarteko Egunaren haritik

Aikor aldizkaria 2016ko ots. 24a, 14:18

Irteera datorren domekarako, otsailak 28rako, antolatu du Gure Señeak elkarteak, Azeri Natura enpresaren laguntzarekin. Goizeko 10etan Uribe parkeko Ikurrinatik aterako dira eta Daño ibaiaren ertzetik San Bartolome Geldo auzoko ermitaraino joango dira. Herrira itzuli eta jaiak jarraituko du herriko frontoian. Ingurumen hezkuntzari buruzko solasaldi baten ostean, arrano erakustaldia, umeentzako jolasak eta tailerrak egongo dira.