<i>Castell</i>-ak, zeruraino Derion

Argazkiak: Aner Mentxaka
Katalan kulturak eta euskal kulturak bat egin zuten otsailaren 20an, Derion. Izan ere, Casal Bilbaok elkarteak Dantzan eraiki / Construir Ballant ekitaldia antolatu zuen Lainomendi dantza taldearen laguntzarekin. Egun osoko jaialdia izan zen. Besteak beste, castell tailerra eta trikipoteoa egin ziren goizean, eta herri bazkariaren ostean, castellars-ek ikusteko aukera egon zen, Lleidako Unibertsitateko Marrocos taldearen eskutik. Lainomendi dantza taldeak ere hartu zuten parte ikuskizunean. Euskal Herriko eta Kataluniako dantzak, kultura, musika, castell-ak uztartu ziren egun osoan zehar, Derion.