Berbalagunen ekitaldiak

Aikor aldizkaria 2016ko mar. 2a, 10:55
Ekitaldi bikoitza antolatu dute martxoaren 13rako. Hala, goizean, Larrabetzu eta Lezama arteko ibilbidea egingo dute eta, besteak beste, hauexek bisitatuko dituzte: San Bartolome ermita, gerra garaiko lubakiak, Goikolea-Oloste jauregia eta Elizalde. Larrabetzuko plazatik 09:00etan aterako dira. Ostean, indabak prestatzen ikasteko tailerra egingo dute Lezamako txokoan. Tailerra 11:00etan izango da. Berbalagunek aukera hauek emango dizkiote parte-hartzaileei: ibilbidea egitea baino ez; sukaldaritza tailerra baino ez; ibilbidea eta bazkaria (15 euro); eta tailerra eta bazkaria (15 euro). Izena emateko, 635 75 35 95 telefonora deitu daiteke, edo txorierri.berbalaguna@gmail.com helbide elektronikora mezu bat idatzi.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).