Martxoaren 8ko ekitaldiak

Aikor aldizkaria 2016ko mar. 8a, 14:00

a: Aikor! eta Derioko Udala

Gaur Emakumeen Nazioarteko Eguna da eta Derion eta Zamudion elkarretaratzeak egin dituzte. Arratsaldean ere elkarretaratzera deitu dute Lezaman, Larrabetzun eta Zamudion. Horrezaz gainera, ekitaldiak egongo dira gaur zein datozen egunotan. Sondika Martxoak 12, zapatua 20:00: Bazen berriro ere antzezlana, SKEn. Ausartak Lezamako antzerki taldearen eskutik. Derio Martxoak 8, martitzena 17:00: “Emakumeen estereotipoak kartelen bitartez” hitzaldia, Ana Prestamero hezitzailearen eskutik. Kultur Birikan. Sutondoan elkarteak antolatua. 17:30: Rol jokoak, Ludotekan. Zamudio Martxoak 8, martitzena 19:00: Elkarretaratzea, plazan. 20:00: “Emakumea eta komunikabideak”, Ana Urrutia eta Urko Aristiren eskutik. Zamudiotorren. Lagatzu euskara elkarteak antolatua. 19:00: Elkarretaratzea, Kultur Etxean. Gazte mugimenduak antolatua Martxoak 11, barikua 18:00: Berdintasuna sustatzeko ekintzak, Ludoteketan. 19:00: Harremanak lantzeko tailerra, Gazte Estazioan. 19:30: Berdintasuna ez da ipuin bat antzezlana, Zamudiotorren. Lezama Martxoak 8, martitzena 19:00: Elkarretaratzea, plazan. Moreak eta Laiak taldeek eta Udalak antolatua. Martxoak 11, barikua 18:30: Kafe-tertulia, Uribarri Topalekuan. Moreak eta Laiak taldeek eta Udalak antolatua. Martxoak 13, domeka Berdintasun arloko tailerra, Ludotekan. Larrabetzu Martxoak 8, martitzena 19:00: Elkarretaratzea eta emakumeen irratsaioa. Plazan. 19:30: Triki morea, kalez kale.