Inisitue gazte asanbladak ekitaldi sorta zabala antolatu du egun osorako. Hala, goizeko 11:00tatik aurrera, gaztetxoentzako ekintzak egongo dira, eta eguerdian poteo girotua. Bazkarirako txartelek 10 euro balio dute eta Susterrak, Fernan eta Ama3 tabernetan har daitezke, edo inisituegazteasanblada@gmail.com helbide elektronikora idatzita. Arratsaldean, gazte olinpiadak eta elektrotxaranga izango dira, eta 20:30ean, ekitaldi nagusia. Kontzertuei 23:00etan emango zaie hasiera. Eszenatokira talde hauek igoko dira: Hardcore.exe; Arkada Sozial eta Garilak 26.